DISKURTSO ZIENTIFIKOA EDGAR ALLAN POEREN OBRAN

Egileak

  • Joan Ferrús Vicente Universitat Autònoma de Barcelona

Gako-hitzak:

Poe, Zientzia fikzio, Novuma, Arrazoia, Diskurtso zientifikoa

Laburpena

Zientzia fikzioa XIX mendean sortu zen, diskurtso zientifikoa finkatzen joan zen heinean. Horregatik garatu ahal izan zen novuma. Kontzeptu hau Suvinek sortu zuen azaltzeko irakurle eta idazlearen errealitatetik at dauden elementuak diskurtso zientifikoak berresten dituela, eta, ondorioz, posibleak bezala ikusten ditugula. Ezin dugu Edgar Allan Poe zientzia fikzioaren sortzailetzat hartu, gerora zientzia fikzioaren diskurtsoarenak izango ziren elementuak erabiltzen baditu ere, ez zuelako inolako konfiantzarik izan zientziarekiko. Bere testuak Pascalengan inspiratua dagoen Arrazoia eta Irudimenaren arteko sintesi bat dira. Haietan, behin baino gehiagotan barre egiten dio satira bidez zientziak dioen guztia itsuki sinesten duen orori.

Zenbakia

Atala

Monografikoa