HUTSAL EDO GORESGARRI?: EMAKUMEEN IDAZKERA, HERRI-KULTURA ETA CHICK LIT

Egileak

  • Mary Ryan University of Limerick

Gako-hitzak:

herri-kultura, chick lit, emakumeen idazkera, feminismoa, Jane Austen, kultur-azterlanak

Laburpena

Hainbat antzekotasun bereiz ditzakegu herri-kulturaren eta emakumeen idazkeraren artean:  biak ala biak hutsal eta baliogabekotzat jo izan dira, tradizioz kritikariek errespetu txikia gorde izan diote eta baztertua izan da itxura batera kultura maila apaleko iritzi izan zaiolako. Halaber, luze egon dira biak literatur arauetatik alboratuak. Kultura garaikidean, herri-kulturaren eta emakumeen idazkeraren arteko elkarguneak chick lit moldea hartzen du, 20-30 urte inguruko emakumeak protagonista dituen fikziozko genero garaikidea, nork bere bidea urratu eta sortzen zaizkion oztopo guztiei aurre egiten dien bitartean. Txosten honek Chick lit delakoaren ezaugarriak eta historia zirriborratu ez ezik, herri-kulturak, emakumeen idazkerak eta chick lit-ek maiz jaso izan duten harrera ezkorra ere aztertuko du eta erakutsiko digu nola iradoki ohi dena baino balio eta indar handiagoa izan dezaketela erakusteko helburua duten hainbat ikerlan abian diren gaur egun.

##submission.authorBiography##

##submission.authorWithAffiliation##

Doktoregaia, University of Limerick