BIZITZAREN SIMULAKROAN: TELEBISTAK ETA SUPERMERKATUAK ERREALITATEA NOLA ERALDATZEN DUTEN DON DELILLOREN 'WHITE NOISEN'
Gako-hitzak:
Postmodernismoa, Don DeLillo, XX mendeko Estatu Batuetako fikzioa, SimulazioaLaburpena
Artikulu honek simulazioak, hipererrealitateak eta kontsumismoak Don DeLilloren White Noise eleberrian izan duten eragina aztertzen du. Egileak esanahia ezabatu edo deuseztatzen dituen inperiotzat ditu teknologia eta komunikabideak. Telebista eta irratiko berri eta zurrumurruek eta irudi medikoak sortzeko tresnek jendearen bizimoduarekin nahastu dira azkenaldiko kultura kapitalista honetan. Are gehiago, lan honek simulazioen bidez sortutako hipererrealitateari buruzko alderdi batzuk argituko ditu. Ikusiko dugun bezala, errealitate mota hau errealitatea bera baino errealagoa bihurtu da. Gero, supermerkatuen eragina eta kontsumo-kulturaren hedapena aztertuko ditugu. Ekoizpen eta kontsumoak esanahi berria hartu dute “azaleko” gizarte honetan, eta jendeak gauzak ulertzeko dituen moduan eta errealitatean eragina dutela ikusiko dugu.##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.