"PARTE HAR DEZAKET, MEMORIA NOMADAREKIN ETA ALDIZKAKO AHOTSAREKIN" TALDE-MEMORIAREN BERPIZKUNDEA ASSIA DJEBAR-EN 'FANTASIA, AN ALGERIAN CAVALCADE' LIBURUAN
Gako-hitzak:
memoria, talde identitate, Algeriako independentzia gerra, generoLaburpena
Emakumeen ahotsa eta bizipenak dira Assia Djebar-en gerra narratibetako muina, tradizionalki ez bezala, gizonak baitziren gerra narratibetako protagonista. Fantasia, an Algerian Cavalcade liburuan hainbat emakume protagonista daude. Horiek bizirik irten ziren independentzia gerratik eta euren esperientzia kontatuz, ikuspuntu desberdinak adierazi dituzte, baita bertsio historiko monologikoen aurkako hainbat ahots ere. Idazleak norbanakoen identitate galdu eta ahaztuen zatiak batuz talde identitatea osatzen du eta talde memoria azpimarratzen du norbanakoena azpimarratu beharrean.Artikuluak gerra memorien genero izaera nabarmentzen du. Narratibaren rola aztertzen du, memoriaren gabeziak kontatzeko eta amnesia historikoari aurre egiteko tresna bezala.
Ideia nagusia memoriak identitatea osatzen duela dela kontuan hartuz, artikuluak aztertzen du genero gerra memoria batek noraino baldintza dezakeen talde identitatearen osaera, kontuan hartuz ahozkotasunaren eta testualitatearen elkarrekiko dependentzia eta desadostasuna.
##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.