IDAZKETA SUSTRAITZEKO TOKI GISA ERBESTEALDIAN: TUNUNA MERCADO ETA MARÍA NEGRONI

Egileak

  • Adriana A. Bocchino Universidad Nacional de Mar del Plata

Gako-hitzak:

idazketak, erbestealdia, emakumeak, intelektualak

Laburpena

Artikulu honek erbestealditik idazten duten emakumeentzat idazketa-formulazioan sustraitze-toki bat zehazteko aukera defendatzen.du. XX. mendearen bigarren erdian, politika-arrazoiak zirela eta, Argentinako intelektualek jasandako erbestealdia (barnekoa edo kanpokoa) larriagoa izan zen emakume idazleen artean. Emakume horien idazketetan formalki ikus daiteke erbesteratuak izatearen arrastoa. Lan honetan aztertutako emakumeek, Tutuna Mercadok eta María Negronik, koordenatu horretatik bizitzan beren tokia bilatzea lortzen dute, literatura egiteko beste modu bat eskainiz. Artikulu honetan, toki horren berri emango da haien bi eleberri oinarri hartuta: Yo nunca te prometí la eternidad (2005) eta La Anunciación (2007), hurrenez hurren.