LEHENA ETA ORAINA: IRLANDA PATRIARKALAREN OROIPENAK MARIAN KEYES-EN LANEAN

Egileak

  • Mary Ryan Mary Immaculate College, University of Limerick

Gako-hitzak:

feminismoa, emakumeak, Irlanda, emakumezkoen Fikzioa, familia, gorputza

Laburpena

Artikulu honek Irlandan emakumeen tokiak zenbaterainoko eragina izan duen Marian Keyes idazle irlandarraren lanean aztertuko du eta zenbateraino den haren ordezkari, auzi historiko, giza-balore eta legezko kontuetan. Bada, irlandar gizartean emakumeak eragin dituen bi arlo nagusi aztertuko ditu: familia eta emakumearen gorputza. Kontu hauek guztiak irlandar gizartean tradizioz nola bideratu ohi ziren aztertzerakoan, artikulu honek azaleratuko digu nola Keyes-en eleberriek kontzientzia bat erakusten duten -memoria bat-, behinola irlandar emakumeen bizitza balore patriarkalek itotzen zutenekoa, eta nola egungo emakumeak oraindik orain ere, nolerebait, jokamolde haien ondorenak -hesiak- pairatzen ari diren.

##plugins.generic.recommendBySimilarity.heading##

##plugins.generic.recommendBySimilarity.advancedSearchIntro##