PABLO PALACIO: EZINEZKO IDENTITATEEKIKO GORPUTZ-BIOLENTZIA ANDEEN INGURUETAN

Egileak

  • Diego Fernando Falconí Travez Universitat Autònoma de Barcelona

Gako-hitzak:

ikasketa andetarrak, homosexualitatearen errepresentazioa, genero indarkeria, ezinezko gorputzak, zaurgarritasuna, Ekuadortar abangoardia

Laburpena

Pablo Palacio, joan den mendeko bigarren hamarkadako idazle ekuadortarra, bere ipuinetan gorputz arraroen katalogo bat egiteaz arduratu zen: sexualitate anbiguo eta artegagarridun gorputzak, berari legokiokeen Andeetako kanonetik aldentzen direnak. Hala ere, deigarrien suertatzen den auzietako bat zera da, gorputz horietako batzuk boterearen zenbait diskurtsoen aldetik modu bortitz batean diziplinatzen direla. Lan honek literaturaren teoriatik aztertzen ditu aipatu irainak, idazlearen bi ipuinetan emakumeen eta homosexualen identitatearen kontra jazotzen den biolentzia kontutan hartuz. Era berean, errepresentazioaren ekonomia, biolentzia, honek testu literarioarekiko duen erlazioa edota zaurgarritasuna (irainaren sine qua non ezaugarria den heinean) bezalako gaiak aztertzen ditu, betiere Andeetako hainbat gorputzen erreferentzia mantenduz.