OSPATU, DESJABETU ETA OHORATUAK. HEROIAREN ZORIGAIZTOKO DESTINOAREN IRUDIKAPENAK KARIBEKO IKUS-IMAGINARIO GARAIKIDEAN

Egileak

  • Carlos Garrido Castellano Universidad de Granada

Gako-hitzak:

arte garaikidea, Karibe, Javier Castro, heroia, Marcos Lora Read, Ebony Patterson, indarkeria

Laburpena

Lan honek Karibeko arte garaikidean presente dauden indarkeriaren ikuskerak aztertzen ditu, borrokarekin lotutako heroiaren irudikapenen bitartez. Bereziki, heroia suntsiturik azaltzen zaizkigun kasuak izango ditugu aztergai, testuinguruak gain hartuta, txapeldun izaerak izaera. Bada, Marcos Lora Read (Dominikar Errepublika), Javier Castro (Kuba) edo Ebony Patterson (Jamaika) artisten hausnarketek, hainbat espresiobideren bitartez, heroia baliatu dute euren gizarteetako elementuak deseraikitzeko eta begirada urratzailea proposatu dute, tragedia heroikoaren balio iraultzaileak eskuratuko dituena.