SAKRATUAREN AZTARNA JUAN EDUARDO CIRLOTEN POESIAN

Egileak

  • Guillermo Aguirre Universidad Complutense de Madrid

Gako-hitzak:

Cirlot, Bronwyn, poesia, sinbolismoa

Laburpena

Juan Eduardo Cirlot (1916-1973) poeta berezi eta ikonoklasta izan zen. Bronwyn poema bilduman aurreko mendean gazteleraz sortu zen alegiazko unibertso zabalena, iradokitzaileena eta erakargarriena eraiki zuen. Serialismo musikala, kabala, sinbolismoa eta antzinateko eta modernitateko joera artistiko guztiak praktikatzea interesatu zitzaion, eta horregatik, Cirlotek arlo guzti horietako motiboak erabili zituen bere azken etapa sortzailean, eta bere bilaketa espiritualekin lotu. Lan honetan, aztertuko ditugun obraren ezaugarriek haren sorkuntzaren zentzua, abiapuntuak eta garapena ulertzen lagunduko digute. Eredu modura, analisi sinbolikorako eta elementuen natura eta esanahia aztertzeko metodo kritiko bat erabiliko dugu (Bachelard, Poulet, Cassirer, etab.).