ITZULTZAILEAREN EGINKIZUNA UNIFORMETASUN LITERARIOAREN AURREAN

Egileak

  • Carolina Moreno Tena Universitat de Barcelona

Gako-hitzak:

itzulpengintza, itzultzailearen eginkizuna, literatura eskandinaviarra, Weltliteratura.

Laburpena

Itzultzaileak egiten duen lana, sarri, erabakigarria da eta obra jakin baten zori literarioan eragina izan dezake. Teoria literarioak eta literatura konparatua eragin horiek ikertzen eta sistematizatzen saiatzen dira. Artikulu honen autorearen helburua sistema literarioan itzulpenak duen garrantziari buruzko ikerketan sakontzea da. Artikulu honek balizko itzulpen bat justifikatuko luketen arrazoiek testuinguru kultural eta literarioan eragiten duten oreka eta desorekak aztertuko ditu. Horretarako eremu eskandinaviar eta katalanaren arteko erlazioak analizatuko ditu.