BIDAIA IBAI ETA LAKUETAN ZEHAR: TXINAKO KULTURA ETA LITERATURAKO 'JIANGHU' ITZULEZINAREN INGURUAN

Egileak

  • Wu Helena Yuen Wai The University of Hong Kong

Gako-hitzak:

jianghu, txinatar literatura, itzulpena, moldaketa, irudimena, osagarritasuna

Laburpena

Artikulu honek itzulezina omen den termino bat adierazteko posibilatea edo ezintasuna ikertzea du helburu, jianghu (江湖) terminoa alegia, txineraz hitzez hitz “ibaiak eta lakuak” esan nahi duena. Artikuluan zehar terminoa bere baitango entitate organiko bat bailitzan nola eboluzionatu duen aurkezten da. Izan ere, txinatar literatura eta zinematik eguneroko hizkuntzako argot eta esamoldeetara hedatu da. Terminoa hizkuntza batetik bestera, antzinako testuingurutik testuinguru (post)modernora eta, are gehiago, belaunaldi batetik bestera itzultzeko moduari erreparatuta, artikuluak moldaketa eta itzulpen prozesua ikertzen du eremu linguistikoaz haratago, literatura, kultura eta zine ikasketen arloei begira. Horrez gain, jianghu terminoaren itzulpen, moldatze eta iruditze prozesua Derridak aurkeztutako “osagarritasuna” kontzeptuaren adierazpentzat har daitekeela azaltzen da.