LOPE ETA MORATÍNEN TEORIA ETA PRAKTIKA: KOMEDIA BERRIA, 'LA COMEDIA NUEVA'

Egileak

  • Elia Saneleuterio Temporal Universidad CEU Cardenal Herrera

Gako-hitzak:

komedia berria, arte berria, ohituren isla, egiantzekotasuna, dramatika-arauak, didaktismoa

Laburpena

Artikulu honetan, lehen aldiz, eskola sortu zuten bi antzerkigile espainiarren antzerkigintzaren inguruko teoriak alderatzen dira: Lope de Vegaren teoriak eta Leandro Fernández de Moratínenak. Bi mendek banatzen dute haien jarduna, baina bai batek eta bai besteak helburu bera izan zuten: haien poetiken bitartez antzerkigintza eraberritzea eta ordura arteko antzerkigintza-tradizioekin haustura eragingo zuen «komedia berri» bat sortzea. Egia esan, autore baten eta bestearen lanen arteko desberdintasuna muturrekoa da kopuruari dagokionez; Lopek laurehun obra baino gehiago idatzi zituen bitartean, Moratínek hamar pieza inguru baino ez zituen utzi. Hala Espainiako poeta dramatiko oparo eta nazioartekoena nola aitortza handiko antzerkigileen artetik neurritsuena xede beraren atzetik zebiltzan: haien lanen bitartez munduaren errealitatea islatzea. Loperen beraren hitzak erabiliz, comoedia speculum humanae vitae erabil liteke bi literaturgileen goiburu gisa. Arte nuevo de hacer comedias (1609) eta La comedia nueva o el café (1792) oinarri hartuta, bi autoreen errealitate dramatikoa sakon aztertuko dugu, bakoitzari egokitu zitzaion garai historikoaren testuinguruaren barruan.