SUBJEKTU LIRIKOAREN ERAIKUNTZA FRANCIS PONGEREN OBJEKTU-POETIKAN

Egileak

  • Begoña Capllonch Universitat Pompeu Fabra

Gako-hitzak:

subjektu lirikoa, Ponge, Derrida, objektu-poetika

Laburpena

Lan honek Francis Pongeren lana abiapuntutzat hartzen du; berez subjetibista ez den lan batean, subjektu lirikoa subjektu hori ez dagoenean nola eraiki daitekeen erakustea du helburu, birsortzen duen objektuaren aurka eraikitzen delako. Egiaz, subjektuaren desagerpena objektua nabarmentzeko erretorika-estrategia da, eta bai hizkuntza-ezaugarriek bai testuen asmo komunikatzaileak subjektu hori definitu besterik ez dute egiten. Pongeren lanaren kasuan, subjektu lirikoak bat egiten du Francis Ponge subjektu historikoarekin, baina hori gorabehera, lanak hauxe aldarrikatu nahi du: hizkuntzan ezer ez da objektiboa, irudikatzen duen errealitatea objektiboa ez den bezala. Izan ere, edozein objektuk subjektua suposatzen baitu.