ALTERITATEAREN BETEKIZUNA SUBJEKTU POETIKOA ERATZEAN MIQUEL ÀNGEL RIERAREN OBRAN

Egileak

  • Cèlia Nadal Pasqual Universitat Pompeu Fabra

Gako-hitzak:

Miquel Àngel Riera, subjektu poetikoa, alteritatea

Laburpena

Artikulu honetan, alteritateak, ideologia ofizial eta intersubjektiboki onartu moduan, Miquel Àngel Rieraren (Manacor, 1930 - Palma, 1996) unibertso poetikoan duen betekizuna eztabaidan jartzen da. Subjektu poetikoa eratzean, autorearen beraren diskurtsoa beste diskurtso batzuekin duen harreman dialogiko gisa agertzen da, eta beste horiek hipotestu nolabait ezkutuko eta besterenduak dira. Ni/Bestea logika dialektikoa dela-eta, enuntziazioaren subjektua ez da zalantzan jartzen. Alderantziz, gizatasuna bailitzan deskribatzen zaigunaren erreferente eredugarri izaten jarraitzen du, sendo eta tinko.