'DE BARCELONA A L'ILLA DEL TRESOR'. JOAN MARGARITEN 'CRÓNICA' ETA 'RESTES D’AQUELL NAUFRAGI' LANEN IRAKURKETA KONPARATUA

Egileak

  • Noemí Acedo Alonso GRC Cos i Textualitat, Universitat Autònoma de Barcelona

Gako-hitzak:

Joan Margarit, antologia, berridazketa, sinbolismoa, despertsonalizazioa

Laburpena

Artikulu honen xedea Joan Margariten Crónica liburuaren (1975ean argitaratua eta idazlearen lehendabiziko lanetakoa) eta El primer frío antologiaren (2004an argitaratua eta aurrekoaren berridazketa) arteko irakurketa konparatua proposatzea da. Bi liburuen artean igaro diren hogei urteetan idazlearen poetika aldatu egin da, artikulu honi izena ematen dion bidaia sinbolikoak argi uzten digun bezala: De Barcelona a l'Illa del Tresor bilakaera horren lekukoa da, esperientziaren poesiatik bizipen despertsonalizatu eta zabalagoa topatzeko bilakaeraren lekukoa, hain zuzen ere.