GALDÓS, ETXEITA, RIZAL – MADRIL, MUNDAKA, MANILA: UKAPEN KOLONIALAREN ETA OZEANO BARE- ATLANTIKO HISPANIARREKO ARTIKULAZIO (POST)INPERIALISTEN INGURUAN

Egileak

  • Joseba Gabilondo Michigan State University

Gako-hitzak:

Galdós, Etxeita, Rizal, Manila, ozeano Bare-Atlantiko hispaniarraren berrartikulazioak, ukapen koloniala.

Laburpena

Artikulu honek «ukapen koloniala»-ren artikulazioak aztertzen ditu Pérez Galdósen (Fortunata y Jacinta), José Manuel Etxeitaren (Josetxo) eta José Rizalen (Noli me tangere) lanetan, Ozeano Bare-Atlantiko hispaniar espazio bat atzeko asmoz, definizioa Ozeano Barearen eremuaren izaera autobaztertzailetik abiatuta. Artikuluak Ozeano Bare hispaniarrean eta haren ukapenean jartzen du arreta, hiru eleberrietan Manilari egindako erreferentzien bidez artikulatua agertzen den bezala. Helburua nola, ikuspegi hau abiapuntutzat hartuta, hiru tradizio literarioen ukapen koloniala aztertu  daitekeen erakustea da, horretarako. Espainiako historia inperialistaren edozein jabetze espainiar edo hispanista deserdiratuz eta zatituz. Artikuluaren ondorioetatik postulatzen denez, Ozeano Bare hispaniarraren artikulazio global berri eta post-hispaniar bat jarri behar da martxan, bere izaera autobaztertzailea espainiar, filipinar edo euskalduna bezalako errealitate nazionalisten aurka erabiltzeko, nazionalismo hispaniar/hispanistaren aurka doan historia trans-post-koloniala idazteko.

Zenbakia

Atala

Monografikoa