EUSKAL SUBJEKTUAREN BILAKAERA ERROMANESKOA: DESBERDINTZE ESTRATEGIAREN ETA HOMOLOGAZIO NAHIAREN ARTEKO NEGOZIAKETA LITERARIO-IDEOLOGIKOAK

Egileak

  • Ur Apalategi Université de Pau et des Pays de l’Adour

Gako-hitzak:

subjektu euskalduna, Euskal eleberria, esentzialismoa, modernitatea

Laburpena

Bere burua euskaldun gisa pentsatzen duen subjektuaren bilakaera erromaneskoa da artikulu honek esploratu gogo duena, bere agerpen testualetik, Erdi Aro berantiarrean, egundaino. Ekoizpen literarioa ideologikoki irakurriz, eta ideologia politikoaren irakurketa literarioa burutuz, nortasun nazionalaren funtzionaltasuna ezarri nahi da agerian. Esentzialismo erromantikoaren, anti-esentzialismo modernoaren nahiz bi formula horien arteko konbinaketa ala gainditze ahalegin guztien atzean, finean, gaitasun erreflexiboa duen aktore pragmatikoa dago, unean uneko beharren arabera diskurtso bat ala beste eraiki ala deseraikiko duena.

##submission.downloads##

Zenbakia

Atala

Monografikoa