BAKARTASUNA ITXARO BORDAREN OBRAN

Egileak

  • Katixa Dolhare Bordale 3 – Michel de Montaigne Unibertsitatea, «Modernités» ikerlan taldea

Gako-hitzak:

bakartasuna, Itxaro Borda, modernitate, eleberri, olerki, paradoxa

Laburpena

Bakartasuna da Itxaro Bordaren idazlanetan agertzen den gai nabarmenetarik bat. Gai hori konplexua izanez eta era ezberdinetan azaltzen denez Itxaro Bordaren obran, lehenik nozio hori Mendebaldeko literaturaren historian kokatuko dugu, hobeki ulertzeko interesatzen zaigun obraren modernitatea zertan datzan. Aztertuko dugu ondotik bakartasuna zein manera paradoxikotan agertzen den Itxaro Bordaren liburuetan, bai eta gai horri lotuak zaizkion adierazpide arazoak azpimarratuko ere. Azkenik, beti Itxaro Bordaren unibertsoko bakartasunaren ildoa aitzurtuz, konparatuko ditugu Itxaro Bordaren hitzlauzko eta hitzneurtuzko lanak, nabarmenduz bere eleberrien ustezko ausardia eta modernitate handia.

##submission.downloads##

Zenbakia

Atala

Monografikoa