EMOZIOAK JOTA: JANE BADLERREN MUSIKA ETA DIANAREN BILAKAERA V TELESAILEAN (1983-2011)

Egileak

  • Gerardo Rodríguez Salas Universidad de Granada

Gako-hitzak:

zientzia fikziozko telebista, telesaila, musika, V telesaila, generoa, Jane Badler

Laburpena

Guztiok onartutako egia da, irakasgai bakar bat ez da nahikoa kultura bere osotasunean hartzeko (Johnson, 1986: 279). Kultura ikerketen aita-sortzailea den aldetik, Raymond Williamsek arlo hau «a vague and baggy monster» bezala definitzen zuen (1989: 158), irakasgaien bidezko hurbilketa eskatzen duena. Mundu akademikoan Zientzia Fikziozko telesailen ikerketak sortzen duen gaitzespena kontuan izanda, ikerketa honek, Kultura Ikerketen ikuspuntu batetik, V telesail ospetsua ikertzeari ekingo dio; telesail horrek, ikuslearen interesa bereganatu nahian, Zientzia Fikzioa eta telesail erromantikoen osagaiak biltzen ditu. Bikoizketa hau aztertuko da, gizonen ondoan emakume egileek dituzten mugak, bertako emakumeen botere itxurazkoaren atzean, kontuan izanda. Diskurtso hauen aurka, telesaileko protagonista batek, Jane Badlerrek (Diana), azkenean lortzen du parodia efektu bat, musikaren diskurtso alternatiboaren bidez, ikus-entzunezko Zientzia Fikzioaren heroi maltzurren klitxea gainditzen duelarik —ad. Ripley Alien sagan, Helena Cain Battlestar Galactica: Reimagined filmean, edo Elizabeth Shaw eta Meredith Vickers duela gutxiko Prometheus filmean. Gehien batean gizonezkoek konposatzen badute ere, Badlerren parodia-musikak, baita haren ekintzek eta auto-kontzientzia satirikoak ere, Zientzia Fikzioari, emakumeari botere hartzeko aukera sistematikoki ukatzen diona, esparru alternatiboa eskaintzen diote.