ANTÍGONA PÉREZ ETA SENTSAZIONALISMOA: SISTEMA TOTALITARIO BATEN DESARTIKULAZIOA
Gako-hitzak:
antzerki latinoamerikarra, sentsazionalismoa, Luis Rafael Sánchez, Antigona, antzerkia eta diktaduraLaburpena
Artikulu honek Luis Rafael Sánchez idazle puertorricarraren La pasión según Antígona Pérez: crónica americana en dos actos (1968) antzezlana du hizpide. Sánchezek Sofoklesen Antigona mito tragikoa berridazten du, eta horretarako botere antagonikoen funtsa berregiten du diktadurazko testuinguru hispanoamerikar baten baitan. Artikuluak erakusten du antzezlanak tragedia grekoaren eta kristautasunaren egitura-ereduen mundu ikuskera unibertsala eta erabakigarria baztertzen duela, eta, horren ordez, boterearen auzia espazio garaikide mediatiko eta sentsazionalista baten barruan proposatzen du. Helburua da zehatz adieraztea zer modutan erakusten duen Antígona Pérezek estatua zentzua ekoizten duen instantzia bat dela eta nola uzten dituen agerian estatuaren muga materialak eta propaganda-aparatua interpretazio eta diferentzia politikoko ekintza apurtzaile baten bidez. Azkenik, protagonistaren balio dramatikoa eta iraultzailea berresten du artikuluak, sistema totalitario baten koherentzia ideologikoa desartikulatzea lortzen baitu.##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.