CASTORFEK LIMONOV TAULARATZEN DU: TRANSGRESIOA ETA TOTALITARISMO BERRIA BERLINGO VOLKSBÜHNE ANTZOKIAN
Gako-hitzak:
sozialismo ostean, krisia, totalitarismoa, antzerki posdramatikoaLaburpena
2008an, Frank Castorf zuzendari alemanak Eduard Limonoven 1979ko Fuck Off, Amerika eleberriaren moldapena taularatu zuen. Limonoven eleberriak irakurleak asaldatu zituen, kapitalismoaren gehiegikeriak eta nihilismoa deskribatuz, New Yorken disidente sobietar baten zapalkuntza zela medio. Castorfen egokitzapena bat dator Limonovek proiektu kapitalista eta sozialistari egiten dion kritikarekin, eta bere antzoki propioaren, ―Berlingo Volksbühne― lerro politikoa indartzen du. Ekoizpenaren mamia eleberriko pertsonaia nagusia da, Eddie (Eduard Limonoven alter-egoa), eta aldi berean Limonoven benetako bizia maximizatzen du, Errusiako ezker muturreko Alderdi Boltxebikearen burua izanik. Bai Castorfek bai Limonovek, fantasia ideologikoa irudikatzen dute, lehengo erregimen sozialista batetik sozialismoaren ondoko politika batera. Deskribapen hau Limonovek gerra eta gatazka lekuetan duen benetako loturan oinarritzen denez, bi artistek esanahi zalantzagarriak erabiltzen dituzte esparru geopolitikoak markatzeko, non “amerikanizatzea” (Americanization) eta neoliberalismoa oraindik guztiz errotu ez diren. Honela, ekoizpenak Mendebaldeak eginiko lehenengo Ekialdearen kolonizazioaren kontrako borroka betikotzeko saioa irudikatzen du, Berlingo Harresia erori eta lehenengo urteotan biziago izan zelarik.##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.