ESPAINIAKO ETA HEGO KOREAKO GERRAOSTEKO POESIA EXISTENTZIALAREN ARTEKO ERKAKETA

Egileak

  • Elia Rodríguez López Kangwon National University

Gako-hitzak:

poesia korearra, gerraosteko poesia espainiarra, existentzialismoa, gerraosteko literatura

Laburpena

Artikulu honen abiapuntua da gerra bat, bereziki gerra zibil bat, berau pairatzen duen gizartearen kontzientzian sakon sartzen den gertaera dela; nolabait itxuratzen du, baita bilakabidean eragin ere. Uste horretatik abiatuta, erkaketa planteatzen da Hego Korea eta Espainiako gerraosteko poesiaren artean, nahiz eta hain hizkuntza eta kultura ezberdinak dituzten; ustez urrun badaude ere, biek jasan dute, zoritxarrez, gerra zibil krudela XX. mendean. Orobat, bietan hiru urte iraun zuen, eta zein bere modura, biak daude Bigarren Mundu Gerraren testuinguru globalaren esparruan.