##about.aboutContext##

Orientazioa eta esparrua

452ºF Literatura teoria eta literatura konparatua literatura eta kultura ikasketen arlo desberdinak barne hartzen dituen proiektua da, hizkuntza anitzetan, sei hilabetetan behin argitalpen berritzailea eskaintzen duena. Gure helburua literatura teoria eta literatura konparatuaren ikuspegiak zabaltzea da.

Adituen ebaluazio-prozesua

Arbitraje sistema

Artikuluak aukeratzeko ebaluaketa prozesua ondorengo aukeraketa protokoloan definitu dugu:

  • 1. Deialdia artikulu zientifiko eta originalak jasotzeko aldizkariak duen helbide elektronikoaren bidez egingo da. Deialdia aldizkariaren webgunean argitaratuko da. Gainera, deialdiaren berri emango zaie hainbat unibertsitatetako Literaturaren teoria eta Literatura konparatuko sailei. Horretarako sei hilabeteko epea izango da.
  • 2. Erredakzio kontseiluak artikuluak ebaluatuko ditu, horretarako pareen sistema erabilita. Beraz, artikulu bakoitza gutxienez batzordeko bi kidek irakurriko dute. Beharrezkoa izanez gero, batzordeko hirugarren kide batek ere irakurriko du artikulua. Ebaluatzeko irizpide kualitatibo eta formalak aldizkariaren webgunean izango dira deialdia abiarazi aurretik.
  • 3. Erredakzio kontseiluak onartzen ez dituen artikuluen egileei idatziz azalduko dizkie erabakiaren arrazoiak. Erantzuna deialdia itxi eta hile batera bidaliko da.
  • 4. Lehen hautaketaren ondoren, Batzorde zientifikoak baloratuko ditu artikuluak. Batzordeko bi kidek baloratuko dituzte, eta 60 eguneko epea izango dute horretarako.
  • 5. Batzorde zientifikoak onartzen ez dituen artikuluen egileei, idatziz azalduko zaizkie erabakiaren arrazoiak. Onartutakoei ere idatziz jakinaraziko zaie euren artikuluekin 452ºF aldizkarian parte hartuko dutela. Jakinarazpenak, gehienez jota ere, deialdia itxi eta lau hiletara egingo dira.
  • 6.  60 eguneko epean argitaratuko da alea. Ez ditu sei artikulu baino gutxiago izango, ezta hamabi baino gehiago ere.

Argitalpen-maiztasuna

Aldizkaria sei hilabetean behin argitaratzen da.

Sarrera libreko politika

Ikerketak denen eskura doan eskaintzeak ezagutzaren trukaketa globala sustatzen duelako printzipioari jarraiki, aldizkari honetako edukiak denen eskuragai dira modu aske eta berehalakoan.