Bidalketak

Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.
  • Bidalitako testua ez da aldez aurretik argitaratua, ezta aldi berean beste aldizkari bati bidalia ere izan (edo azalpen bat eskaini da “Editoreari iruzkinak” atalean).

  • Bidalitako fitxategia Microsoft Word, RTF edo WordPerfect formatuan dago.

  • Formatua: Arial 12ko neurrian, lerroarte arrunta eta tabulaziorik gabe. Dokumentuaren marjinak 2,5 zentimetrokoak izango dira goialdean eta behealdean, eta 3 zentimetrokoak ezkerraldean eta eskuinaldean. Ilustrazio, irudi eta taula guztiak dagokien tokian jarri dira, ez testuaren bukaeran.

  • Testuak “Autoreentzako argibideak” atalean azaltzen diren baldintza estilistiko eta bibliografikoak betetzen ditu.

Egileentzako gidalerroak

Lan original bat bidali nahi digun ikerle orok kontuan hartu beharko ditu estilo liburuan zehaztutako irizpideak, testua argitaratu edo ez balora dezagun.

Egile guztiei ondorengo azalpenak jarraitzeko eskatzen diegu. Bestela, 452ºF aldizkariak ebaluazio prozesutik kanpo utz dezake artikulua. 

 

1] Puntu orokorrak:

 

  • - Artikuluak originalak eta aurretik argitaratu gabeak izan behar dira. Eduki zientifikoa %75 izan beharko da gutxienez, eta eduki originala %40 gutxienez.

 

  • - Autoreek euren burua identifikatu eta afiliazioa, hau da, izen-abizenak eta afiliatuta dauden ikerketa taldea edo unibertsitatea adierazi beharko dituzte.

 

  • - Artikuluak katalanez, euskaraz, ingelesez, gazteleraz, galegoz, frantsesez, italieraz, eta portugesez idatzita egon daiteke.

 

  • - Gutxienez 8 orrialdeko luzera izango dute artikuluek, eta gehienez 15 orrialdekoa. Hasieran, 8-10 lerroko laburpena izango dute artikuluaren hizkuntzan eta ingelesez. Gako-hitzak ere hizkuntzotan eman beharko dituzte.

2] Formatu orokorra:

 

  • - Formatua: Arial 12ko neurrian, lerro-arte arruntaz, tabulaziorik gabe eta justifikatuta. Dokumentuaren marjinak 2,5 zentimetrokoak izango dira goialdean eta behealdean, eta 3 zentimetrokoak ezkerraldean eta eskuinaldean.

 

  • - Orrialdeen zenbakiak ezabatu behar dira.

 

  • - Izenburuak, erdian, artikuluaren goiburua izan behar du; 14ko tamaina eta letra lodiz idatzita. Azpiko lerroan, eskumatara, autorearen izena jarriko da, eta behean, afiliatuta dagoen unibertsitatearena (baita, halakorik egonez gero, ikerketa taldearena).

 

Laburpena: testu osoa baino lehenago kokatu behar da, eta izenburuaren azpian. Justifikatuta. «Laburpena» eta «Gako-hitzak» terminoak letra lodiz idatziko dira. Hitzak ez dira sei baino gehiago izango eta azpiko lerroan kokatuko dira, hutsune bat utzi eta lerroekin banatuta. Beheko formatu hau da jarraitu behar dena:

Laburpena || Groteskoa umorea eta izua (bere esanahi anitzetan) konbinatzen dituen kategoria estetikoa da.


Gako-hitzak || Poe | groteskoa | umorea.

 

  • - Behar izanez gero, testua karaktere arabiarretan zenbatutako ataletan aurkeztuko da, 0tik hasita (ondoren, puntua eta hutsunea). Azpiatalak berdin zenbatuko dira. Bai atalak eta bai azpiatalak ezkerrean lerrokatuko dira (tabulaziorik edo koskarik gabe), letra lodiz idatzita, 12ko neurrian eta hutsune bakarreko tartearekin. Adibidez:

    0. Sarrera

    1. Testuaren historia

    1.1. Eskuizkribuak

 

  • - Tituluen goiko partean lerro zuri bat utziko da, baina ez azpian. Ez da hutsunerik egongo azpititulua eta testuaren artean. Esaterako:

 

… process of adaptation and translation of jianghu beyond a linguistic scope, and towards a broader field of literary, cultural and film studies.

 

1. Chinese Classical Texts: Jianghu in a Glimpse

The term jianghu appeared in Chinese classical literary texts more than two thousand years ago.

 

  • - Testuan zehar lerro zuri batez bananduko dira pasarteak. Lerro arrunta da hauxe, INTRO sakatuz egindakoa; ezin da Wordeko parrafoaren aurretik eta ondoren espazio bat gehitzeko aukera erabili.

 

3] Osagai grafikoak:

 

  • - Irudiek .jpg formatua izango dute eta testutik at agertuko dira, erdian, eta oina Arial 10 formatuan, behealdean eta erdian.

 

4] Epigrafeak, oharrak, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak:

 

  • Epigrafeak 10eko neurrian eta eskuinetara justifikaturik agertuko dira.

 

  • Oharrak artikuluaren amaieran agertuko dira, lerro-arte arruntarekin, justifikatuta, testuaren letra mota berean (Arial) eta 10eko neurrian. Oharrak zenbaki arabiar goratuen bidez adieraziko dira, hitzaren ostean eta puntuazio-zeinuaren aurretik. Oharrek ez dute loturarik izan behar erreferentzia bibliografikoekin.

 

  • Aipu laburrak kakotx frantsesen artean doaz, testu barruan: «...». Luzeagoak izanez gero (hiru lerro baino luzeagoak), aparteko pasartean idatziko dira, letra mota berean, 10eko neurrian, lerro-arte arruntarekin, justifikatuta eta 1,5 zentimetroko koskatzeaz. Lerro bateko tartea utziko da aipu bakoitzaren aurretik eta ondoren. Aipuetan nahita egindako omisioak kortxete artean hiru puntu jarrita adieraziko dira: […].

 

  • Erreferentzia bibliografikoek autorea-urtea sistema jarraituko dute testu barruan; parentesi artean agertuko dira autorearen abizena, argitalpen urtea eta orrialdea. Adibidez: (Ostrom, 1948: 452).

 

  • - Obra osoa hartzen duten erreferentziek ez dute orrialdearen aipamenik behar. Adibidez: (Ostrom, 1948).
    Egile horrek, urte berean, lan bat baino gehiago argitaratu badu, letra etzanak gehituko dira: ‘1969a, 1969b’.

 

  • Bibliografia testuaren amaieran joango da, oharren ondoren, 11 tamainan, lerro-arte arruntaz, alfabetikoki ordenatuta eta abizena letra larriz, ondorengo sistemari jarraiki:

 

    • • Obra osoa: egilearen abizena letra larriz, ondoren, izenaren iniziala, argitalpen urtea parentesi artean, argitalpenaren izenburua  letra etzanez, argitalpen urtea, argitaletxea eta, baleude, liburukiak zenbaki erromatarretan.

 

      • · bi egile edo gehiago badira, puntu eta komaz bereiziko dira eta azkenaren aurretik «eta» idatziko da. Egile gehiegi badira, lehen egilearen izena jarri eta et. al. formula erabil daiteke letra etzanaz.
      • · Kolaboratzaile ugaridun bildumari erreferentzia egiten bazaio, HAINBAT EGILE formula erabiliko da, izenburuaren ondoren lanaren editore eta konilatzailearen izena jartzeko.
        Adibidez:

        DELEUZE, G. (2005): Lógica del sentido, Barcelona: Paidós.
        MONTESINOS, J. F. (1969): Galdós, Madrid: Castalia, vol. II.
        CAMPOS, R.; HUERTAS, R. i MARTÍNEZ, J. (2000): Los ilegales de la naturaleza: medicina y degeneracionismo en la España de la Restauración (1876-1923), Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas.
        BLANCO, A.; et al. (1998): La mujer en los discursos de género: textos y contextos en el siglo XIX, Barcelona: Icària.
        HAINBAT EGILE (2007): Cuerpo e identidad. Estudios de género y sexualidad 1. Torras, M. (ed.). Barcelona: Edicions UAB.

 

    • • Liburuetako kapituluak, monografietako atalak eta kolaborazioak: egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala; artikuluaren argitalpen urtea, kolaborazioaren edo artikuluaren izenburua komatxo latindar artean «», eta jarraian in; obra osoaren egile/editore/biltzailearen abizena eta iniziala «(ed.)»; obraren izenburua letra etzanez; argitalpen lekua, argitaletxea, argitalpen urtea eta aipatutako orriak. Adibidez:

 

      • PELTA, R. (2007): «No hay nada fuera del texto. Jacques Derrida: diseño gráfico y deconstrucción» in Calvera, A. (ed.), De lo bello de las cosas. Materiales para una estética del diseño, Bartzelona: Gustavo Gili, 21-35.

 

    • • Aldizkarietako artikuluak: aipatutako egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala; argitalpen urtea, artikuluaren izenburua komatxo latindar artean «»; aldizkariaren izena letra etzanez, liburukia, alea, data, lekua eta orrialdea. Adibidez:

 

      • FERNÁNDEZ PORTA, E. (2009): «Entrevistas con escritores repulsivos», Quimera, 302, 2009ko urtarrila, Madril, 46-48.
      • Juaristi, J. (1990): «Ironía, picaresca y parodia en La de Bringas», Nueva Revista de Filología Hispánica, lib. XXXVIII, 1, 277-296.

 

    • • Web dokumentuak: egilearen abizena letra larriz, izena; dokumentuaren izena komatxo artean, site-aren izena, orria (baldin badago), <url helbidea> eta kontsulta data kortxete artean. Adibidez:

 

      • BAUDRILLARD, J. «Fotografía o la escritura de la luz», Gato-Parlante, <http://gato-parlante.blogspot.com/2007/03/fotografa-o-la-escritura-de-la-luz.html>, [10/03/2009].

 

    • • Autore beraren lan ugari badaude behar beste aldiz errepikatuko da horren izena aipatutako bibliografian, argitalpen zaharrenetik hasi eta orden kronologikoa jarraituta. Adibidez:

 

      • BHABHA, H. (1990): Nation and Narration, London & New York: Routledge.
        BHABHA, H. (2004): The Location of Culture, London & New York: Routledge.

Pribatutasun-deklarazioa

Webgune honetara bidalitako izen eta helbide elektronikoak aldizkari honek dituen helburuetarako bakarrik erabiliko dira. Ez dira beste helburu batekin erabiliko, ezta hirugarren batekin partekatuko ere.