"JE SUIS UN COWBOY DU FAR WEST": DJANET LACHMET-EN 'LE COW-BOY' (1983) ELEBERRI AUTOBIOGRAFIKOKO 'MÉTISSAGE' TESTUALA
Gako-hitzak:
Literatura konparatua, Biografia, Aljeriako literatura frantsesez, Intertestualitatea, Aljeriako Iraultza, Herri-kulturaLaburpena
Artikulu honek Françoise Lionnet-en (1989) métissage —intertestualitate modu bat— kontzeptua aztertzea du helburu, eta horretarako Djanet Lachmet-ek Aljeriako Iraultzari (1954-1962) buruz idatzi zuen Le Cow-boy (1983) eleberri autobiografikotik abiatuko naiz. Lionneten (1989) ustez, métissage tradizio-multzo testual baten antzekoa da, ahozko usadio kreolak berriro txertatzeko eta mendebaldeko kontzeptuei buruz beste behin hausnartzeko. Terminoak tentu handiz lotzen ditu arraza, politika, irakurketa eta idazketarekin zerikusia duten kontuak. «Biografia» gisa deskribatu dutela, Lachmeten Le Cow-boy eleberriak Lallia-ren istorioa kontatzen digu, berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan Aljeriako askatasun-borroken testuinguruan hazi zen neska gazte batena. Métissage-aren kritika eta hark eleberrian duen zilegizko presentzia aztertzeaz batera, nire buruari galdetzen diot biografiak idaztea ez ote den —kasu honetan— aukerazko espazio anbiguoak ahalbidetzen dituen amarru modukoa, non historia bortitzeko ikergai baten eta elkarrizketa-agente baten arteko elkarreragina gertatzen den, non ezaugarri pertsonal eta politikoen arteko interakzio modu berriak zentzu handiz azter daitezkeen.##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.