EZ 'HAIN' EZEZAGUNAK. PATRICIA HIGHSMITH ALFRED HITCHCOCKEN IKUSPEGITIK

Egileak

  • Jorge Luis Peralta Universitat Autònoma. Maec - Aeci

Gako-hitzak:

Zinemara egokitzea, morala, Alfred Hitchcock, Patricia Highsmith

Laburpena

Lan honetan proposatzen duguna Ezezagunak tren batean (ETBko bertsioan Trenean ezagutu berri) eleberriaren zinemarako transposizioak Patricia Highsmithen mundu itogarri eta amorala nola aldatu duen aztertzea da. Zinemako bertsioa Hitchcocken ohiko erretratua da, suspense bizkorrekoa, eta, horretarako, jatorrizko eleberriko pertsonaien eta egoeren ertz ilunenak lausotu ditu. Helburua ez da filma testua baino «gehiago», «hobea» ala «okerragoa» den esatea ―ez litzateke batere produktiboa izango―, baizik eta zuzendariak idazlana bere egiteko eta bere munduaren eta zinemaren ikuspegiari egokitzeko erabilitako tresnei buruz hausnartzea.

##submission.authorBiography##

##submission.authorWithAffiliation##

Doktoregaia Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Bartzelonako, Universitat Autònoma. Maec - Aeci