ROSMARIE WALDROP ETA ITZULPEN TEORIAK
Gako-hitzak:
Rosmarie Waldrop, itzulpengintza, desberdintasuna, arrarotasuna, poesiagintzaLaburpena
60ko hamarkadatik hona, Alemanian jaiotako eta AEBko poeta Rosmarie Waldropek 40 obra inguru itzuli ditu, frantses eta alemanetik nagusiki, frantsesez idazten duen idazle judutar Edmond Jabèsen 14 liburuki barne (Egiptotik kanporatu zuten Jabès 1956an, Suezko krisialdian). Frantziako gobernuaren eskutik, 2003an Chevalier des Arts et des Lettres izendatu zuten, eta 2008an poesia itzuliaren kategoriako PEN saria jaso zuen, Ulf Stolterfohten Lingos I-IX liburuaren itzulpenagatik. Itzulpengintzan aritzeaz gain, Waldropek zenbait saiakera idatzi ditu ere bai, eta horien bidez itzulpen teoria batzuei buruz hausnartu du, eta baita horiexek itzulpen jardueran dituzten eraginei buruz ere. Gogoeta horietako askori heldu die itzulpengintzaren eta idaztearen arteko harremanaren harira, idaztearen inguruko teoriek poesiagintza-forma zehatza garatzeko bideak iradokitzeko erak pentsatzearen harira.
Idazlan honek itzulpengintzari buruzko Waldropen burutazio nagusien ikuspegi orokorra ematen du, eta burutazio horiek kokatzen ditu literatur-itzulpenaren teoria nagusietako batzuekin harremanak ezarrita. Idazlanaren azken zatian, ideia horiek garatzen dira Waldropek eginiko Edmond Jabèsen obraren itzulpenak aintzat hartuta, eta obra horrek iradokitzen duen idazte jardueraren nozioari lotuta.
##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.