LOPE ETA MORATÍNEN TEORIA ETA PRAKTIKA: KOMEDIA BERRIA, 'LA COMEDIA NUEVA'
Gako-hitzak:
komedia berria, arte berria, ohituren isla, egiantzekotasuna, dramatika-arauak, didaktismoaLaburpena
Artikulu honetan, lehen aldiz, eskola sortu zuten bi antzerkigile espainiarren antzerkigintzaren inguruko teoriak alderatzen dira: Lope de Vegaren teoriak eta Leandro Fernández de Moratínenak. Bi mendek banatzen dute haien jarduna, baina bai batek eta bai besteak helburu bera izan zuten: haien poetiken bitartez antzerkigintza eraberritzea eta ordura arteko antzerkigintza-tradizioekin haustura eragingo zuen «komedia berri» bat sortzea. Egia esan, autore baten eta bestearen lanen arteko desberdintasuna muturrekoa da kopuruari dagokionez; Lopek laurehun obra baino gehiago idatzi zituen bitartean, Moratínek hamar pieza inguru baino ez zituen utzi. Hala Espainiako poeta dramatiko oparo eta nazioartekoena nola aitortza handiko antzerkigileen artetik neurritsuena xede beraren atzetik zebiltzan: haien lanen bitartez munduaren errealitatea islatzea. Loperen beraren hitzak erabiliz, comoedia speculum humanae vitae erabil liteke bi literaturgileen goiburu gisa. Arte nuevo de hacer comedias (1609) eta La comedia nueva o el café (1792) oinarri hartuta, bi autoreen errealitate dramatikoa sakon aztertuko dugu, bakoitzari egokitu zitzaion garai historikoaren testuinguruaren barruan.##submission.downloads##
##submission.howToCite##
Zenbakia
Atala
##submission.license##
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Datu orokorrak.
452ºF. Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkaria [ISSN 2013-3294] 452ºF Elkarte Kulturalak koordinatzen duen proiektua da, egoitza “Universitat Autònoma de Barcelonan (Bellatera-Barcelona) Edifici d’estudiants R” helbidean du eta NIF G65044612 zenbakiduna da.
Eskuragarritasuna eta edukien erabilera.
Aldizkarian argitaratutako eduki guztiak Creative Commons lizentziapean babestuta daude. Honen jurisdikzioa Estatu espainiarrean indarra duten legeei dagokio eta bere baldintzek ez dute lanaren erabilera komertzialik onartzen, ezta egin dakiokeen aldaketarik ere.
Hau da, pertsona orok aldizkariko edozein eduki libreki eskura dezake, beti ere, besteen lanarekin etekinik ez ateratzeko betebeharra beregain hartzen badu, eta aldizkariaren eta artikuluen sorkuntzan eta edizioan parte hartzen duten autore ezberdinen eskubide moralak babesten baditu.
Kasu guztietan, ezinbestekoa da edozein erreprodukzioren (partziala nahiz osoa izan) jatorria aipatzea.
Aldizkariko deialdi guztien oinarriak.
- 1. Autoreak onartzen du lana bidaltzeak…
- a. ez duela argitalpena ziurtatzen.
- b. aldizkariko estilo liburuan ezarritakoak eta dagokion deialdiko baldintzak betetzea dakarrela.
- c. onartzen bada, 452ºF Elkarteari esplotazio eskubideak lagatzen zaizkiola, Creative Commons lizentziapean libreki banatzen utziz (honen mugek ez dute autorearengan eraginik izango).
- 2. 452ºF aldizkariak, jabetza intelektualaren eskubide moralak errespetatuz, datozen konpromisoak hartzen ditu:
- a. Arbitraje sisteman ezarritakoaren arabera baloratuko dira jasotzen diren artikulu guztiak.
- b. Autoreari idatzi duen artikulua jaso delako adierazpena eta balorazioa helaraziko zaizkio (hala aukeratu nola baztertu bada ere).
- c. Aukeratutako artikulua osorik argitaratuko da, disposizio tipografikoa maketazio arauen arabera aldatu badaiteke ere.
- d. Artikulua Creative Commons lizentziapean argitaratuko da.