IRAKURTEZINTASUNA ETA TRADIZIOA OLERKIGINTZA ESPERIMENTALEAN

Egileak

  • Margalida Pons LiCETC, Universitat de les Illes Balears

Gako-hitzak:

esperimentazioa, tradizioa, kanonikotasuna, irakurtezintasuna, berrirakurketa, haustura

Laburpena

Lan honetan, literaturaren jarraitasunaren eta hausturaren arteko banaketa argia zehazteko ezintasuna defendatzen da, azken hamarkadetako olerkigintza esperimentala oinarri. Pairatu dituen mendekotasun-esperientziak direla-eta, kultura katalanak jarraitasunaren kontzeptua goretsi du, eta haustura desagerpenarekin lotu du. Artikulu honetan, planteamendu hori dudan jarri da, kultura-transmisioa jarraitasun ezan, etenetan eta kontra-idazketan funtsatuta ere eraiki daitekeela oinarrituta. Hipotesi hori Carles Hac Mor, Vicenç Altaió eta Víctor Sunyolek Gabriel Ferrateren olerkiak erabili eta ulertzeko moduen ikerketarekin, eta Miquel Bach eta beste zenbait olerkigileren testuetako irakurtezintasunaren dimentsio semiotikoaren azterketarekin justifikatu da.