GOIKO SUBJEKTUA ETA BEHEKO SUBJEKTUA. IRUDIKAPENA ETA SUBJEKTIBOTASUNA JOSÉ MARÍA ARGUEDASEN ETA JOSÉ REVUELTASEN LANETAN

Egileak

  • Mauricio Zabalgoitia Herrera Universitat Autònoma de Barcelona

Gako-hitzak:

konparatismoa, dialektika, irudikapena, subjektibotasuna, indigenak

Laburpena

Artikulu honek denboran hurbil dauden bi eleberri konparatzea du helburu, José María Arguedasen Los ríos profundos eta José Revueltasen El luto humano. Jarraitutasun zentralaren inguruan duten izaera oldarkorrak ekintza gertuko edo antzeko gisa ikusarazditzake, bai Historiaren aurrean, bai itxuraz txertatuta dauden literatur sistema nazionalen eta kontinentalen aurrean. Hala ere, eta subjektibotasun-konplexuekin eta irudikapen-muga batekin loturiko hausnarketen bitartez, adierazpen horiek ekintza desberdin gisa agertzen dira subjektu indigenekiko (baita subjektu herrikoi edo marjinalekiko ere) duten harremanari dagokionez;  eta, halaber, dialektikaren, ideologiaren eta kontzientziaren bertsio espezifiko gisa.