ZENTSURA ETA ERRESISTENTZIA: TALDE AMATEURREK EGINDAKO ANTZERKIA SÃO PAULO HIRIAN

Egileak

  • Roseli Figaro Universidade de São Paulo, Brasil

Gako-hitzak:

zentsura, antzerki amateurra, komunikazioa, Miroel Silveira artxiboa

Laburpena

Gure lanaren helburua da São Pauloko talde amateurren antzerki-jardueraren gaineko zentsurari buruzko ikerketak aurkeztea, 1920tik 1970era bitarteko kultur-ekintzen gaineko zentsurari buruzko dokumentu ofizialetatik abiatuta. Prozesu hauek egun São Pauloko Unibertsitateko Komunikazio eta Arteen Eskolako Liburutegiko Miroel Silveira Artxiboan daude, eta Komunikazioa eta Zentsura Ikerketa-Taldearen azterketen oinarri dira. Ikerketa-talde hau Fapesp ikerketaren sustapenerako agentziaren laguntzarekin aritzen da.

##submission.authorBiography##

##submission.authorWithAffiliation##

Komunikazio Zientzien graduondoko programako irakaslea, São Pauloko Unibertsitatea, Brasil