PLATONEN HAITZULOTIK GAUR EGUNGO KARTZELETARA: IKUSMENA ETA ILUNTASUNA XX. MENDEKO LITERATURA, ZINEMA ETA ARTE POLITIKOETAN

Egileak

  • Patrícia Vieira Georgetown University

Gako-hitzak:

argia, iluntasuna, itsutasuna, literatura politikoa, kolektiboa, subjektibitatea, artea

Laburpena

Argia, Platonengandik hasita Argien Menderaino Ongiarekin, ezagutzarekin eta Egiarekin lotu ohi da. Aitzitik, XIX. mendetik aurrera, Argitasuna positibotzat eta iluntasuna ezjakintasuntzat jotzen dituen diskurtsoak norabide berri bat hartzen du. Itzalarekiko eta iluntasunarekiko enfasia, Erromantizismoan jatorria duena, XX. mendeko literaturan, artean eta zinema politikoan garatzen da. Argitasuna arrazoiaren gehiegikeriekin lotzen da, gizarte garaikideen gizagabetzea eta totalitarismoa dakartzatenak. Iluntasuna eta itsutasuna, ordea, baldintza negatibo huts izateari uzten diote eta norbanakoak zapalkuntza politikoari aurre egitean azaltzen duen erresistentziaren metafora bihurtzen dira. Artikulu honetan iluntasunaren eta itsutasunaren ulerkera berri hori aztertuko da Ana Maria Pachecoren artean, Ariel Dorfmanen La Muerte y la Doncella antzezlanean, Marco Bechisek zuzendutako Garaje Olimpo filmean eta José Saramagoren Ensayo sobre la Ceguera eleberrian barrena.